Wishlist: 0 items

No products were added to the wishlist!

Pol. Ind. Venta Aldea Nº 1 - D, Anoeta 20270 Gipuzkoa
+34 607 831 578

Historia

Benito Agirre Zabaleta (1939-2004) izan zen enpresaren sortzailea.

Garai batean, harakinek zuhaitzen enborrak erabiltzen ziren haragia mozteko oinarri gisa.

Benito Agirrek, enbor hauek bai estetika eta bai funtzionaltasun aldetik hobetu zitezkeela ikusita, Frantziara bidaiatu zuen, produktu berri bat sortzeko asmotan. Frantziatik bueltan, gertuko arotz batekin lanean hasi, eta gaur egun tronkaderatzat daukaguna sortu zuen, Euskal Herrian aitzindari izanik.

Produktu erosoa, estetikoki erakargarria eta erabiltzailearen beharrei moldatua sortu zuen, bezero bakoitzari pertsonalizatua egiten baitzioten.

Urte batzuk geroago polietilenozko tefloien erabilera ikertu eta garatu zuen, modu honetara bezeroen behar berrietara egokituz.